Tratatu beharreko larruazal motaren araberako tratamendu sorta zabala, Indiba Deep Beauty teknologiarekin eta Dermalogica produktu bereziekin emaitza onenak lortzeko gaztetzeko eta aurpegia zaintzeko tratamenduetan.
Birmoldatu eta suspertu zure irudia eskura dituzun azken Indiba Deep Beauty tratamendu berritzaileenekin.
Egon zaitez harro zure oinez eta eskuez urte guztian. Beti ahaztu ohi ditugun gure gorputzeko atalek badute lekua Nibirun. Proba ezazu gure esmalteztatze erdiiraunkorra.
Andregaientzat, amabitxientzat edo, besterik gabe, egun berezietarako. Gure ukitu pertsonala emango dizugu, arrakasta izan dezazun, aerografiaren teknika berriarekin makillatuta.
Ikasi zure buruari probetxua ateratzen nork bere burua makillatzen ikasteko gure ikastaroarekin.
Forma eta kolorea emango diegu zure ezpain, begi edo bekainei, zure aurpegiera perfektuagoa eta erakargarriagoa bilakatuz. Edertasunak ez du adinik.
Ahaztu hain deserosoak diren ile horiez, orain errotik erraz ken baititzakezu!
Ilea fusio baxuko gure argizariekin kentzea larruazala errespetatuta, depilazioak luzaroago iraun dezan, gure teknikari esker.
Egin aurre estresari gure masaje lasaigarriekin. Lasaitu zaitez erabat esentzia-olioekin emandako masajeekin, Spa Ritual Candle Massage eta lokatz tratamenduekin.
Egon zaitez harro zure begiez, betileak luzatuta, kurbatuta eta tindatuta. Erakarri begirada guztien arreta.
Erakutsi zenbat maite duzun opari-txartelarekin. Nork ez luke gustura jasoko halako oparia?